| euskara | castellano | français |
2018
EUSKAL HERRIKO IRAUPEN LUZEKO IBILALDIEN ZIRKUITUA
                                    
| Zirkuitua | ...beste ibilaldi | Shebe Peña | Kontaktua |
| ibiltarien gunea | elkarteen gunea | administratzailearen gunea |
 
LAUTADAKO III.MENDIMARTXA
2018ko Maiatzaren 13an
LAUTADA IKASTOLA - KULUMSPORT KIROL KLUBA
ARGIBIDEAK
LAUTADAKO III.MENDIMARTXA
HASIERA
III Lautadako Mendi-Martxa Lautada ikastolak eta Kulum Kirol klubak
antolatzen dute, Aguraingo Udalaren eta Inguruabentura Abentura kirolerako
enpresaren laguntzarekin.
Hainbat helburu ditu Mendi-Martxa honek; lehenik eta behin, Arabako Lautadan
euskara bultzatu eta aldarrikatzea, bigarrenik, Agurain inguruko mendiko
paisaiak ezagutzeko aukera eskaintzea eta, gainera, mendizaleentzako moduko
festa bat ospatzea, mendizaletasunak dituen onura guztiak sustatzeko.
Gainera, aurten elkartasun keinu bat egin nahi izan dugu Aguraingo Lautada
Bero elkarteari laguntza eskainiz. Errefuxiatuei laguntza eskaintzen die elkarte
honek, Greziako Skaramagas errefuxiatuen gunean, hain zuzen ere. Gune
horretan 3.000 lagun inguru bizi dira, 1.500 ume gutxi gora-behera. Bertan, The
Hope School eskolarekin egiten dute lan, Greziara iristen diren umeak hartzen
dituen eskola independente eta inklusibo batekin.
Hartara, Lautadako Mendi-Martxak izen-emate bakoitzeko euro bat emango dio
elkarteari, errefuxiatuak laguntzeko gure ekarpen xumea eginez.
Maiatzaren 13an egingo da Mendi-Martxa eta bi ibilbide egiteko aukera egongo
da; 55 km-koa bata eta 23 km ingurukoa bestea, lehiaketa kutsurik gabekoak.
Mendi ibilaldiek iraun bitartean, abentura kirola egiteko hainbat aukera egongo
da herrian (tirolinak, rokodromoa, tallerrrak...) baita zonaldeko produktuen
zozketa batean parte hartzeko ere.
Aguraingo eta Lautadako musikariek eta kultur taldeek ere lagunduko dute,
ibilbidean zehar hainbat lekutan mendizaleak animatuz, musikarekin eta
emanaldiekin.
Familia giroan egun-pasa egitera gonbidatu nahi zaituztegu, euskararen eta
mendiaren festa izango den egun honetan parte hartzera!
INICIO
III lautadako mendi martxa está organizada por Lautada Ikastola y Kulumsport kirol
kluba en colaboración con Aguraingo Udala e Inguruabentura (empresa dedicada al
deporte de aventura).
Esta marcha tiene varios objetivos, pero cabe resaltar entre ellos el primero fomentar
y reivindicar el euskera en la Llanada Alavesa, el segundo, dar a conocer mediante
una marcha montañera los lugares y paisajes con encanto de Agurain y alrededores.
El tercero, celebrar una fiesta para tod@s l@s montañeros y montañeras, así como
promover los aspectos positivos de dicha práctica montañera.
Tendrá lugar el día 13 de mayo y habrá dos recorridos: uno de 55 km y otro de 23 km
aproximadamente, siendo de carácter no competitivo.
A su vez durante toda la mañana podremos disfrutar de de múltiples actividades
relacionadas con el deporte y la aventura para niños y adultos ( tirolinas, rocódromo,
talleres, sorteo de productos de la zona).
Para terminar os invitamos a tod@s las familias a pasar un bonito día y a todas
aquellas personas que quieran disfrutar del euskera y la montaña.
Además, este año colaboraremos con la asociación “Lautada Bero” de Agurain, que
ofrece su ayuda en el campo de refugiados Skaramagas en Grecia. En dicho campo,
viven alrededor de 3.000 personas de las cuales 1.500 son niños y niñas. Estos
menores que llegan a Grecia, tienen la oportunidad de ir a The Hope School, una
escuela independiente e inclusiva, con la cual trabaja Lautada Bero.
Así pues, por cada inscripción en la Lautadako Mendi-Martxa, se donará un euro a la
asociación, ofreciendo así nuestra pequeña aportación para ayudar a estos
refugiados.
        
 
 
 
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
Errotaburu Pasealekua 1-9º-3ª. 20018 Donostia-San Sebastián     www.emf-fvm.org      email: martxas@emf-fvm.com