Noiz: EKAINAK 12an goizeko 4:00etan
Non: Azkoitiko plazan, seilatze txartelak jaso behar dira 3:00tatik aurrera.
Izen ematea: Zirkuitua.com edo Lopetegi iturgintzan.
Prezioa: aurretik 15€, egunean bertan 20€.
Webgunean izena emateko kupoa betetzen ez bada, egunean bertan izena ematea posible izango da 3:00tatik aurrera.
Aurreko egunean plazako Kultur Etxean lo egiteko aukera egongo da koltxonetetan (lo zakua norberak ekarri behar du). Logelara sartzeko 20:00-22:00 artean izango da aukera. Bertan lo egitea nahi duenak izen-ematean adierazi behar du.
Frogaren ondoren dutxak erabilgarri egongo dira Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan.
Anaitasuna Mendi Bazkunak 2 urtetik behin (bikoitietan) antolatzen duen ibilbide luzeko (55 km) mendi ibilaldia da Zazpi Kurutze. Ibilbidea Azkoitia inguruko 7 mendi gailurretatik igarotzen da (Erlo-Aittola-Zargoate-Hirukurutzeta-Irimo-Izazpi-Oleta).
EKAINAK 12an goizeko 4:00etan herriko plazatik irtengo da ibilaldia.
OHARRA: Parte hartzaile bakoitzari txartelarekin batera edalontzi berrerabilgarri bat banatuko zaio eta ibilbidean zehar dauden anoa guneetan ez da edalontzirik eskeiniko, norberari banatutako erabili beharko da.
|