| euskara | castellano | français |
2022
EUSKAL HERRIKO IRAUPEN LUZEKO IBILALDIEN ZIRKUITUA
                                    
| Zirkuitua | ...beste ibilaldi | Shebe Peña | Kontaktua |
| ibiltarien gunea | elkarteen gunea | administratzailearena |
 
XXIV.ZAZPI KURUTZE
2022ko Ekainaren 12an
ANAITASUNA M.B.
ARGIBIDEAK
XXIV.ZAZPI KURUTZE
Noiz: EKAINAK 12an goizeko 4:00etan

Non: Azkoitiko plazan, seilatze txartelak jaso behar dira 3:00tatik aurrera.

Izen ematea: Zirkuitua.com edo Lopetegi iturgintzan.

Prezioa: aurretik 15€, egunean bertan 20€.

Webgunean izena emateko kupoa betetzen ez bada, egunean bertan izena ematea posible izango da 3:00tatik aurrera.

Aurreko egunean plazako Kultur Etxean lo egiteko aukera egongo da koltxonetetan. Logelara sartzeko 20:00-22:00 artean izango da aukera. Bertan lo egitea nahi duenak izen-ematean adierazi behar du.

Frogaren ondoren dutxak erabilgarri egongo dira Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan.

Anaitasuna Mendi Bazkunak 2 urtetik behin (bikoitietan) antolatzen duen ibilbide luzeko (55 km) mendi ibilaldia da Zazpi Kurutze. Ibilbidea Azkoitia inguruko 7 mendi gailurretatik igarotzen da (Erlo-Aittola-Zargoate-Hirukurutzeta-Irimo-Izazpi-Oleta).

EKAINAK 12an goizeko 4:00etan herriko plazatik irtengo da ibilaldia.
        
 
 
 
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
PASEO DE ANOETA, Nº7 - OF. 1. 20014 Donostia-San Sebastián     www.emf.eus      email: martxas@emf-fvm.com
|  Legezko Oharra  |  Pribatutasun Politika  |  Cookien Politica  |  © zirkuitua.com