| euskara | castellano | français |
2024
...BESTE IBILALDI
                                    
| Zirkuitua | ...beste ibilaldi | Shebe Peña | Kontaktua |
| ibiltarien gunea | elkarteen gunea | administratzailearena |
 
BANDRES+KAROLO MEMORIALA 2024
BERTAN BEHERA - SUSPENDIDA
IZABAKO KIROL ELKARTEA
ARGIBIDEAK
BANDRES+KAROLO MEMORIALA 2024

2024-02-15  


BERTAN BEHERA

Mendiko eskiatzaile lagunok, ahaleginak eta bi egin arren, otsailaren 24 eta 25erako iragarrita genuen Bandres-Karolo proba bertan behera utzi beharrean gara. Gaur egun ez dago batere elurrik proba egiten den inguruetan, eta iragarpenen arabera datozen egunetarako ere ez da espero. Beraz, egoera aintzat hartuta, halabeharrez hartu behar izan dugu erabakia.
Izena emanda zaudeten partaideoi datozen egunetan itzuliko zaizue izen-ematearen dirua.
Aurten ezin izan dugu egin, baina antolatzaileok ilusioz eta gogoz jarraitzen dugu eta 2025eko “Bandres-Karolon” gurekin espero zaituztegu. Ea datorren urtean elurra ere gurekin den.

SUSPENDIDA

Amigos y amigas esquiadores de montaña, muy a nuestro pesar, siendo conscientes de las condiciones actuales, sin absolutamente nada de nieve en las zonas habituales de nuestra prueba y con unas previsiones que no anuncian precipitaciones de nieve en los proximos dias, nos vemos obligados a suspender la prueba prevista para el 24 y 25 de Febrero.
A todos los participantes se os realizará la devolución del importe de vuestra inscripción en los próximos días.
Indicaros que esta organización sigue con las ganas e ilusión intactas y os esperamos en la “Bandres Karolo” 2025, eso sí esperemos que en esa próxima edición la nieve este de nuestro lado.








OHAR GARRANTZITSUA

Mendiko eskiko lagunok,

Aurtengo Bandres-Karolo edizioari dagozkion aldaketa batzuei buruz jakinarazi nahi dizuegu.

Aurreko urteko edizioa dela eta, Noaingo Mendi Elkarteak (orain arteko edizio guztien antolatzailea) sanzio posible bat dago (oraingoz ofizialki jasotzeke dagoen arren).

Gai hau argitu arte, Noaingo Mendi Elkarteak aurtengo edizioaren antolakuntzatik irtetea erabaki du, nahiz eta hurrengo urteetan jarraitzeko interesa agertu duen. Haien lekukoa Izabako ADI-IKEk hartu du aurtengorako, eta, hori dela eta, hemendik eskertu nahiko genieke ADI-IKEko lagunei.

Bestalde, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak aurtengo proban erabili dezakegun eremuaren mugak ezarri dizkigu, nahitaezko baldintza gisa, lasterketa egiteko beharrezko baimenak eskuratu nahi baditugu.

Guzti honengatik, erabaki dugu aurten egun bakarreko lasterketa izango dela, lineako hain zuzen ere, krono-igoera bertan behera geratuko delarik.

Horrela, asteburuko programan aurreikusten dugu dortsalen banaketa ostiralean egingo dela; lasterketa, larunbatean; eta ondoren, sari-banaketa eta miga-jatea; larunbatean mantenduko ditugu zinemako emanaldia eta bertso-poteoa ere.

Baldintza meteorologikoak txarrak izango balira, froga igandera pasako litzateke.

Lasterketa bertikalaren ezabatzea dela eta, antolakuntzak erabaki du parte-hartzaile bakoitzari 10€ itzultzea. Dortsalak jasotzeko unean egingo dugu itzulketa.

Aldez aurretik barkamena eskatu nahiko genuke aldaketa hauek sor ditzaketen eragozpenengatik, eta espero dugu guztiok Izaban ikustea mendiko eskiko asteburu on batez lagun artean gozatzeko.

IZEN EMATEA
Izen ematea 2023ko Abenduaren 1ean zabalduko dugu.
50€ kostako da eskiatzaile bakoitzeko.
Ezinbestekoa da federatua izatea.
220 parte-hartzaileko muga izango dugu, 20 dortsal erreserbatuta egongo dira, eta itxaron-zerrenda zabalduko dugu hortik aurrerakoentzat.

PARTE HARTZAILEENTZAKO OPARIA

  • Aurtengo oparia Karpos etxeko Lavaredo Eskuzorroa izango da, merkatuan 45€tik gorako prezioa duena



  • ASTEBURUKO EGITARAUA

    OTSAILAK 16 Izena emateko azken eguna.

    Otsailak 23, ostirala: Izabako Hotel Apartamentos eraikinean
    18:00 – 22:00 Dortsalen banaketa.
    20:00 Bilera teknikoa.

    Otsailak 24, larunbata
    10:00 Probaren irteera.
    12:00 Lunch-a antolakuntzaren eskutik.
    17:00 Bilera teknikoa eta Bandres-Karolo sariaren entrega.
    17:30 Emanaldia

    Otsailak 25, igandea
    09:30 Probaren irteera.
    14:00 Sari-banaketa Izabako frontoian.
    14:30 Miga-jatea denentzat, Izabako frontoian.
    *Ordutegiak gutxi gorebeherakoak dira.

    Berrikuntza:
    Aurten, gutxi gorabehera krono-igoeraren irteeraren ondoren 10 minutura, traza irekita utziko dugu nahi duen orok izan dezan aukera lasterkariek igoko duten mendi berera igoera polit batez gozatzeko.
    Antolakuntzak ezingo du igoera hau gainbegiratu eta eskiatzaile bakoitzak norberaren ardura hartu beharko du.

    LASTERKETAREN IBILBIDEAK
    Antolakuntza saiatuko da ibilbide erakargarriak prestatzen, betiere banakako proban 1300/1900 metroko desnibelarekin eta kronoeskaladan 600/900 metroko igoerarekin.
    Elurra eta eguraldiaren egoerak baldintzatzen ditu ibilbideak, eta ondorioz, oso zaila da aldez aurretik jakitea zehazki zein ibilibide egingo diren. Lasterketaren aurretik egingo diren informazio bileretan emango zaie lasterkariei hurrengo eguneko ibilbidearen berri.

    KATEGORIAK ETA AZPIKATEGORIAK
    Probaren kategoriak eta azpikategoriak hauek izango dira:

    KATEGORIAK:

  • Kadeteak: erreferentzia urtean 18 urte baino gutxiago dituztenak. Urte horretan 15, 16 edo 17 urte betetzen dituztenak.

  • Junior: erreferentzia urtean 21 urte baino gutxiago dituztenak. Urte horretan 18, 19 edo 20 betetzen dituztenak.

  • Seniorrak: erreferentzia urtean 21 urte edo gehiago dituztenak. Urte horretan 21 urte betetzen dituztenak eta zaharragoak.


  • AZPIKATEGORIAK

  • Promesak: erreferentzia urtean 24 urte betetzen ez dituztenak. Urte horretan 21, 22 edo 23 betetzen dituztenak.

  • Beteranoak: erreferentzia urtean 40 urte edo gehiago betetzen dituztenak.


  • Oharrak:

  • Promesa eta Beterano azpikategorietako eskiatzaileak automatikoki beren kategorian eta kategoria orokorrean lehiatuko dira.

  • Eski-lasterketen denboraldia abendutik maiatzera bitarte luzatzen da. Kategoriak zehazteko garaian, erreferentzia urtetzat denboraldi horretako urtarriletik aurrerako urtea hartuko da.


  • NAHITAEZKO DOKUMENTUAK
    Parte-hartzaile guztiek urte horretako Mendiko Federatu-Txartela aurkeztu beharko dute, eta mendiko eskiaren praktikan gerta daitezkeen istripuen estaldura dutela ziurtatu beharko dute.

    NAHITAEZKO MATERIALA

    Material hau behar beharrezkoa da proban parte hartu ahal izateko:

  • Elur-jauzietatik erreskatatzeko gailua ARVA, estandarren arabera 457KHz-ekoa (krono-eskalada eski-estazio barruan den kasuetan izan ezik). Lasterkariak gorputzari lotuta eramango du, arroparen azpitik, edo monoek horretarako berariaz duten poltsikoan. Probaren iraupen osoan “emisio” moduan egon beharko du.

  • Elurretako pala, sendoa, aldaketarik gabea eta elurretan zuloa egiteko balio duena. Gutxieneko tamaina, 20 x 20 cm. Produktuaren egileak “elurretako pala” izena jartzea erabakitzen badu erabilera horretarako egokitzat joko da. (Krono-eskalada eski-estazio barruan den kasuetan ez da beharrezkoa izango).

  • Sonda. Luzera 2,40 m-koa eta lodiera diametroa 10 mm-koa gutxienez.

  • Bi dortsal: bat motxilan eta bestea eskuineko zangoan eramango dira probak irauten duen denbora guztian. Ezin izango da tolestu edo moztu. (Antolakuntzak emango ditu dortsalak).

  • Mendiko eskirako eski parea. Eskiek ohinpean gutxienez 60 mm-ko zabalera izan behar dute. Metalezko ertzak elurrarekin kontaktuan. Eskiak mendiko eskiko lokailuak izan behar dituzte. Lokailuek aurrera eta alboetara lotzeko eta askatzeko segurtasuna eskaini behar dute. Gutxieneko luzera gizonezkoentzat 1,60 m da, eta emakumezkoentzat, juniorrentzat eta kadeteentzat 1,50 m.

  • Eskien gutxieneko pisua 1.500 gramo da gizonezkoentzat, eta 1.400 gramo emakumezkoentzat, juniorrentzat eta kadeteentzat. Ez da salbuespenik egingo.

  • Lokailuek igoerakoan orpoa aske uzteko gaitasuna izan behar dute eta beherakoan bota finkatzekoa. Puntak eta orpoak aurrera eta alboetara indarra egindakoan askatzeko segurtasun sistema eduki behar dute.

  • Mendiko eskiko bota parea. Txonkatilak estaltzeko moduko altuera izan behar dute gutxienez. Botaren zolak gomazkoa izan behar du. Vibram modukoa edo antzekoa. Zolak gutxienez ohinaren %75a hartu behar du. Gomak koskaduna izan behar du eta koskek gutxienez 4mm-ko sakonera behar dute. Gutxienez 8 koska izan behar dituzte orpoan eta 15 koska aurrealdean. Kosken gutxieneko azalera 1cm2 izango da. Botek kranpoiekin erabiltzeko egokiak izan behar dute. Gutxienez bi lotura izan behar dituzte. Botaren karkasaren gutxieneko pisua gizonezkoentzat 1.000 gramo da, eta emakumekoentzat, juniorrentzat eta kadeteentzat 900 gramo. Ez da salbuespeneki egingo.

  • Bastoi parea.

  • Esku osoa estaltzen duten eskularru parea.

  • Eguzkitako betaurrekoak.

  • Jantziak: 3 geruza goikaldean eta 2 geruza behekaldean. Geruzetako batek “haizearen aurkakoa eta inpermeablea” izan behar du.

  • Kaskoa, lasterketaren irapuen osoan jantzita eta lotuta eraman beharko da. Krono-eskaladan eski-estazioen barruan den kasuan ez da beharrezkoa izango. Kaskoak mendiko kiroletarako egokiak izan behar du EN12492 (UIAA 106) norma europarrarekin bat.

  • Material guztia sartzeko adinako motxila eta eskiak zutika eramateko beharrezko lokailuekin.

  • Probaren ibilbidearen arabera eta eguraldiaren arabera, antolatzaileek hauek ere eskatu ditzakete nahitaezko materialaren artean:

  • Kranpoiak.

  • Laugarren geruza termikoa gorputzaren goikalderako. Lasterkariaren tailarekin bat datorrena.

  • Kapela edo belarriak estaltzekoa (mono batzuek duten txanoa onartuko da).




  • AVISO IMPORTANTE

    Amigos y amigas esquiadores de montaña,

    Os queremos informar de algunos cambios que tendrá la edición de este año de la Bandres-Karolo.

    Sobre la pasada edición amenaza una sanción (de momento sin notificación oficial) sobre el Club de Montaña de Noáin (organizador de todas las pasadas ediciones de nuestra prueba).

    Hasta que este tema quede aclarado, el Club de Montaña de Noáin ha decidido mantenerse al margen en la organización de la presente edición, aunque muestra su interés en poder hacerlo en sucesivas ediciones. El club ADI-IKE de Isaba le ha tomado el relevo para este año, lo cual queremos agradecer desde aquí.

    Así mimo, el Departamento de Medio Ambiente del Gobierno de Navarra nos ha comunicado una serie de restricciones y limitaciones de terreno de actuación, de cumplimiento obligatorio para poder otorgar la autorización pertinente para la realización de la prueba.

    Todo esto nos ha llevado a decidir que este año solo se celebrará una carrera, la de línea, quedando suspendida la cronoescalada.

    De esta manera en el programa del fin de semana se plantea la entrega de dorsales el viernes, realización de la carrera el sábado, y posterior entrega de trofeos y comida de migas, manteniéndose igualmente para la tarde del sábado la proyección de la película y el bertso poteo.

    En caso de condiciones meteorológicas malas para el sábado, se trasladará la carrera al domingo.

    Ante la eliminación de la carrera vertical, la organización ha decidido hacer una devolución de 10€ a cada participante, que se hará durante la recogida de dorsales.

    Lamentamos las posibles molestias que estos cambios puedan ocasionar, y esperamos vernos en Isaba para disfrutar de un fin de semana de esquí de montaña entre amigos.

    INSCRIPCIÓN

    El plazo de inscripciones se abrirá el 1 de diciembre de 2023.
    Costará 50€ por participante.
    Es necesario estar federados.
    Tendremos un cupo máximo de 220 corredores, 20 dorsales estaran reservados, y abriremos una lista de espera a partir de ese número.

    REGALO PARA PARTICIPANTES

  • El regalo de esta edición será un par de manoplas Karpos Lavaredo, con precio superior a 45€ en el mercado



  • PROGRAMA DEL FIN DE SEMANA

    16 FEBRERO Último día para apuntarse.

    Viernes, 23 de febrero en el Hotel Apartamentos Isaba
    18:00 – 22:00 Entrega de dorsales.
    20:00 Reunión informativa.

    Sábado, 24 de febrero
    10:00 Salida de la prueba.
    12:00 Lunch ofrecido por la organización.
    17:30 Reunión informativa y Entrega del premio Bandres-Karolo.
    18:00 Proyección.

    Domingo, 25 de febrero
    09:30 Salida de la prueba en línea.
    14:00 Entrega de premios en el frontón de Isaba.
    14:30 Comida (migas) en el frontón de Isaba.
    *Estos horarios son aproximados.

    RECORRIDO DE LA CARRERA

    La organización buscará itinerarios atractivos y con un desnivel positivo aproximado de entre 1300-1900 metros en la prueba individual y entre 600-900 metros para la prueba vertical.
    Debido a las particulares condiciones nivo-metereológicas que suele presentar la zona, que hacen difícil anticipar el posible itinerario de las pruebas, dichos recorridos serán comunicados en las reuniones informativas de cada día.

    CATEGORÍAS Y SUBCATEGORÍAS

    CATEGORÍAS:

  • Cadete: Que no cumplan los 18 años en el año de referencia (que cumplan 15, 16 o 17)

  • Júnior: Que no cumplan los 21 años en el año de referencia (que cumplan 18, 19 o 20)

  • Senior: Que cumplan los 21 años o más en el año de referencia


  • SUBCATEGORÍAS:

  • Promesa: Que no cumplan los 24 años en el año de referencia (que cumplan de 21, 22 o 23).

  • Veterano/a: Que cumplan los 40 años o más en el año de referencia


  • Notas:

  • Veteranos y Promesas: Los corredores de las categorías Veteranos y Promesas participan automáticamente en su categoría y en la categoría General.

  • La temporada de competiciones de esquí de montaña se desarrolla de diciembre a mayo. Para el establecimiento de categorías se tomará como referencia la edad del deportista a 31 de diciembre del año en que ha finalizado la temporada.


  • DOCUMENTACIÓN OBLIGATORIA

    Todos los participantes estarán en posesión de la licencia federativa en montaña del año en curso y deberán acreditar tener contratado un seguro de responsabilidad civil y uno de accidentes con la cobertura necesaria.

    MATERIAL OBLIGATORIO

    Cada participante en la prueba está obligado a llevar consigo el siguiente material:

  • Un aparato de rescate de víctimas de avalancha ARVA, conforme al estándar de frecuencia 457 KHz (excepto para las Crono-escaladas en el interior de estaciones de esquí): Estará adosado al cuerpo o en el bolsillo específico del mono, no visible y en emisión durante todo el transcurso de la prueba.

  • Una pala de nieve resistente, no modificada y que sirva para cavar: Dimensiones mínimas de 20 x 20 cm. La denominación “palada nieve” la define el constructor asumiendo la responsabilidad por tal definición (excepto para las Cronoescaladas en el interior de estaciones de esquí).

  • Una sonda de 2,40 m de largo y 10 mm diámetro como mínino.

  • Dos dorsales: Éstos se llevarán en la mochila (prueba individual) y en la pierna derecha durante toda la prueba y no podrá ser doblado ni recortado (dorsales facilitados por fa organización).

  • Un par de esquís de montaña: Los esquís tendrán debajo del pie una anchura mínima de 60 mm. y cantos metálicos en los bordes que están en contacto con la nieve. Los esquís, equipados con fijaciones de esquí de montaña de seguridad frontal y lateral, deben tener una longitud mínima de 1,60 m para los hombre y 1,50 m para las mujeres, júnior y cadetes.

  • El peso mínimo del par de esquís más la fijación será de 1.500 gramos para los hombres y de 1.400 gramos para las mujeres, júnior y cadetes en todas las categorías sin tolerancia.

  • Las fijaciones tienen que permitir el movimiento de los talones en la subida y bloquearlo en la bajada. La puntera y la talonera tienen que tener un sistema de seguridad de liberación frontal y lateral.

  • Un par de botas: Las botas deben ser lo suficientemente altas para cubrir los tobillos y con suelas (con muescas) de tipo Vibram o similar (las suelas deben cubrir, al menos, el 75% de la superficie del pie y profundidad mínima de los muescas es de 4 mm.). Número mínimo: 8 muescas (tacos) en el talón y 15 muescas (tacos) en la parte delantera. (La superficie mínima de los muescas es de 1 cm2). Las botas deben ser adaptables a los crampones. Como mínimo dos hebillas o cierres.

  • El peso mínimo de la carcasa con el botín: Hombre; 1.000 gramos el par s in tolerancia y Mujeres, júnior y cadetes 900 gramos el par sin tolerancia.

  • Un par de bastones

  • Un par de guantes enteros

  • Gafas de sol.

  • Ropa: 3 capas para la parte superior del cuerpo y 2 para la inferior. Una de ellas debe ser “anti-viento e impermeable”.

  • Un casco, que debe estar colocado y atado en la cabeza durante toda la carrera (excepto paro las Crono-escaladas). Este casco debe estar homologado según normas europeas EN 12492 (U IAA 106) para actividades en montaña en general.

  • Mochila que pueda contener todo el equipo requerido por el jurado y con dos puntos de fijación para el transporte de esquís verticalmente en la parte posterior o lateral. En la Crono-escalada no será necesaria la mochila.

  • Dependiendo de la naturaleza del terreno y las condiciones meteorológicas, la organización pueden requerir como obligatorio:

  • Grampones.

  • Una cuarta capa térmica para la parte superior del cuerpo y que se adecue a la talla del competidor.

  • Un gorro de esquí u orejeras (se permitirá el gorro que incorporan algunos buzos)


  • LAGUNTZAILEAK / COLABORADORES


  • MENDI ETA ESKALADA KIROLEN NAPAR FEDERAKUNDEA

  • EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

  • NOAINGO UDALA

  • IZABAKO AIZA-BULGUA

  • LARRA-BELAGUA IPAR ESKI GUNEA

  • VENTA DE JUAN PITO

  • BELAGUAKO ATERPETXEA

  • HOTEL APARTAMENTOS ISABA

  • BERRIA

  • LORPEN

  • CAMP BASE

  • ADI-IKE

  • FURGOKARAVANING

  • CYCLA

  • KURRUSKLA KULTUR ELKARTEA

  • BILBAO MENDI FILM FESTIVAL

  • SUA EDIZIOAK

  • GOIKOA

  • PETRITEGI


  • AMSTEL-RADLER


    BABESLE NAGUSIA / PATROCINADOR

    KARPOS

  • Mendirako eta mendiko eskirako arropa teknikoa

  • Ropa técnica para el esquí de montaña

  •         
     
     
     
    EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
    PASEO DE ANOETA, Nº7 - OF. 1. 20014 Donostia-San Sebastián      www.emf.eus      email: martxas@emf-fvm.com
    MENDI ETA ESKALADA KIROLEN NAPAR FEDERAKUNDEA
    Navarra Arena Plaza AIZAGERRIA Nº1 31006 Iruña-Pamplona      www.nafarmendi.org      email: info@mendinavarra.com
    |  Legezko Oharra    |  Pribatutasun Politika    |  Cookien Politica    |  © zirkuitua.com