| euskara | castellano | français |
2022
EUSKAL HERRIKO IRAUPEN LUZEKO IBILALDIEN ZIRKUITUA
                                    
| Zirkuitua | ...beste ibilaldi | Shebe Peña | Kontaktua |
| ibiltarien gunea | elkarteen gunea | administratzailearena |
 
80. FORTUNA MENDI IBILALDIA
2022ko Ekainaren 5ean
C.D. FORTUNA K.E.
ARGIBIDEAK
  
 Ibilaldiaren hasiera : 05/06/2022 06:40    Ibilaldiaren bukaera : 05/06/2022 18:00
 Zenbakiak antolatzaileek banatuko dituzte
Aurrez izena emandakoak (zenbaki gabekoak) : 0   Izena emandakoak (zenbakia dutenak) : 0
TOTAL : 0
 Gehieneko parte-hartzaile kopurua : EZ DAGO GEHIENEKO KOPURURIK PARTE-HARTZAILEENTZAT





















IZEN-EMATEA / INSCRIPCIONES / INSCRIPTIONS


HEMEN / AQUI / ICI



2022 EDIZIOA. IRURITA-ATARRABIA

2022ko Mendi Ibilaldia, 80.a, ekainaren 5ean izango da. Aurtengo proposamenak maila bikaina du. 44 kilometroko ibilbidea osatu dugu: Baztango Irurita herritik Iruñea ondoan dagoen Atarrabiara, Abartan eta Saioa lotzen dituen gailurreria jarraituz Xuriain mendiaren gailurreraino -1.200 metroko desnibela-, eta Olaibar eta Esteribar bailarak bereizten dituen gailurreriatik igaro ondoren, Baratxueta, Alixeto eta Arromendi gailurrak gaindituz, Trinitatearen Erdi Aroko zubi erromatarretik Atarrabiara iristeko.

Ohikoa den moduan, “Ibilaldi erdiak” beste irteera bat edukiko du. Aurten Egozkueko Gainean egongo da bigarren irteera, ibilbidearen erdi-erdian (22. km-a). Oraingoan ere autobusak antolatu dira Andoain, Donostia, Irun eta tarteko udalerrietatik bi irteeretara joateko (eta etxera buelta egiteko, A-15etik). Nahi duenak bere ibilgailua Atarrabian utzi dezake eta antolatutako autobusak erabili bi irteeretako batera joateko. Aurki irekiko da Internet bidez izena emateko epea eta bertan adieraziko dira ordutegiak eta autobusen geltokiak.

Zeharkaldi historiko honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, laurogei edizio urtez urte jarraian antolatu izana lorpen itzela delako eta edizio honekin omenaldia egin nahi diegulako Estatuko mendi-zeharkaldi zaharrena gaur egun ezagutzen dugun errealitate zoragarria izatea ahalbidetu duten antolakuntzako kide zein parte-hartzaile guztiei, laurogei bideren ondoren.



EDICIÓN 2022. IRURITA-VILLAVA

La edición 2022 de la Travesía de Montaña, la número 80, tendrá lugar el domingo 5 de junio. La propuesta de este año es un exigente recorrido de 44 kilómetros y 2.100 metros de desnivel positivo, entre la localidad baztanesa de Irurita y la de Villava, a las puertas de Pamplona, siguiendo el cordal que asciende por Abartan y Saioa hasta la cima de Xuriain, superando 1.200 metros de subida, para de ahí continuar por lo alto de los montes que separan los ríos Ultzama y Arga, pasando por las cimas de Baratxueta, Alixeto y Arromendi para terminar entrando en Villava por el puente romano-medieval de La Trinidad.

La salida de la “Media Marcha” (770 metros de desnivel positivo) se sitúa este año en la mitad exacta –Km. 22-, en el Alto de Egozkue. Mantenemos el dispositivo de autocares desde Andoain, Donostia, Irun y localidades intermedias, hasta las dos salidas, con vuelta a casa por Belate, y añadimos la posibilidad de dejar el automóvil propio en Villava y trasladarse a cualquiera de las dos salidas en autocares de la organización. La inscripción se abrirá próximamente en Internet, donde podrán consultarse horarios y paradas de los autobuses.

Desde aquí os animamos a participar en una travesía histórica, porque alcanzar ochenta ediciones tiene un mérito extraordinario y porque con ella queremos homenajear a quienes han hecho posible –desde la organización y desde la participación- que la travesía de montaña más veterana del Estado sea hoy una magnífica realidad, ochenta y dos años y ochenta caminos después.


   
80. FORTUNA MENDI IBILALDIA 1.149 BISITA
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
PASEO DE ANOETA, Nº7 - OF. 1. 20014 Donostia-San Sebastián     www.emf.eus      email: martxas@emf-fvm.com
|  Legezko Oharra  |  Pribatutasun Politika  |  Cookien Politica  |  © zirkuitua.com