| euskara | castellano | français |
2024
EUSKAL HERRIKO IRAUPEN LUZEKO IBILALDIEN ZIRKUITUA
                                    
| Zirkuitua | ...beste ibilaldi | Shebe Peña | Kontaktua |
| ibiltarien gunea | elkarteen gunea | administratzailearena |
 
AiBA MENDI MARTXA 2024
2024ko Urriaren 12an
BESAIDE Mendizale Elkartea
ARGIBIDEAK
  
 Ibilaldiaren hasiera : 12/10/2024 07:00    Ibilaldiaren bukaera : 12/10/2024 17:00
 Zenbakiak antolatzaileek banatuko dituzte
Aurrez izena emandakoak (zenbaki gabekoak) : 11   Izena emandakoak (zenbakia dutenak) : 257
LUZEA(37km) : 133 MOTZA(17km) : 124 TOTAL : 257
 Gehieneko parte-hartzaile kopurua : 500
















Track-ak:

Motza: https://es.wikiloc.com/rutas-a-pie/aiba-2024-motza-173838700

Luzea: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/aiba-2024-luzea-173839148


1. DATA eta LEKUA: Aramaio ibarrari bira Arrasatetik mendi martxa urriaren 12an ospatuko da, Arrasate herrian hasi eta
amaituta. Ibilbide Luzearen irteera goizeko 7:00etan izango da eta ibilbide motzaren irteera goizeko 8:00etan, Biteri
plazan.
2. IBILBIDEA: proba Aramaio ibaiaren arroak osatzen duen azaleraren mugetatik iragaten da. Luzeak 37km (EMF-aren ILI
Zirkuituaren barne) eta laburrak 17km luze dute eta igoera metatuak 2.327 eta 736 metrokoak dira.
3. PARTE-HARTZEA: 18 urtetik gorako mendizale guztiek dute proban parte hartzeko aukera. Adin txikikoek gurasoen
baimenaz eta nagusi batek lagundurik egingo dute proba.
4. IZEN-EMATEAK: 500 parte-hartzaileko mugaz, uztailaren 1etik, irailak 30 arte. www.zirkuitua.com webgunean, edo
egunean bertan irteera lekuan (parte-hartzaile kopurua bete ez bada).
5. PREZIOA: 15€ federatuek eta 18€ ez-federatuek. Aipatutako zenbatekoek zera bermatzen dute: proban hartzeko
eskubidea, erantzukizun zibileko asegurua eta antolakuntzak parte-hartzaileendako atondutako zerbitzuak erabiltzeko
eskubidea.
6. OROIGARRIAK: mendi martxa bukatzean mendi materiala oparituko da, www.zirkuitua.com web gunean apuntatu
eta proba amaitzen dutenentzat.
7. SEINALEZTAPENA: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin, ageriko balizaje zintekin, etab.
8. KONTROLAK: probaren luze-zabalean antolakuntzak hainbat kontrol-gune jarriko ditu eta berauetatik pasatzea
ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira erregelamentuko igarotze-kontrolak.
9. HORNIDURA: 3 jan-edan postu atonduko dira. Postu hauetan jana eta freskagarriak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei.
10. IGAROTZE-DENBORAK: Parte-hartzaileek, gehienez ere, 9 ordu izango dituzte helmugara iristeko. Probaren amaiera
adieraziko duten bi arduradun izango dira. Baztertuta edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol
gunean eman beharko du bere parte-hartze txartela eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.
11. BAZTERTZEAK: Antolakuntzako arduradunek parte-hartzaileak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo
kasu hauetan:
 Probako arauak hausten dituztenean
 Antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko parte-hartzaileekiko kiroltasunez
jokatzen ez dutenean
 Zaborrak kontrol-gunetako ontzietatik kanpo botatzen direnean
12. SAILKAPENA: mendi martxa honen xedeari kasu eginez, ez da sailkapenik egongo. Parte hartzaileen artean SAILKATU
DIRENAK eta SAILKATU EZ DIRENAK bereiztuko dira.
13. INGURUGIROA: Martxa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela,
zaborrak kontrol-gunetako ontzietatik kanpora ez botatzeko eta naturarekiko errespetuz jokatzeko eskatuko zaie
parte-hartzaile guztiei.
14. OSASUN-LAGUNTZA: Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu
estrategikoenetan.
15. SEGURTASUNA: Antolakuntzak, aurretik martxako batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik
desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, mendi martxa
bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.
16. LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Parte-hartzaileek betekizuna izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzeko eta
kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri emateko.
17. ERANTZUKIZUNA: Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero edota zabarkeriaz jokatzen
bada; eta baita parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienean ere. Parte hartzaileek izango dute euren buruari
edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
   
AiBA MENDI MARTXA 2024 3.382 BISITA
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
PASEO DE ANOETA, Nº7 - OF. 1. 20014 Donostia-San Sebastián      www.emf.eus      email: martxas@emf-fvm.com
|  Legezko Oharra    |  Pribatutasun Politika    |  Cookien Politica    |  © zirkuitua.com