| | | | Ibilaldiaren hasiera : 04/06/2023 06:40 Ibilaldiaren bukaera : 04/06/2023 18:00 | | Zenbakiak antolatzaileek banatuko dituzte Aurrez izena emandakoak (zenbaki gabekoak) : 0 Izena emandakoak (zenbakia dutenak) : 0 | | Larga(42 km) : 0 Media(22 Km) : 0 TOTAL : 0 | | Gehieneko parte-hartzaile kopurua : EZ DAGO GEHIENEKO KOPURURIK PARTE-HARTZAILEENTZAT | 




|

81. FORTUNAKO MENDI IBILALDIA 2023 2023ko EKAINAren 4ean
- IBILBIDE LUZEA
ILARDUIA, ALLARTE, OLTZA (K1), URBIA, GOMISTEGI (K2), ALOŅA, JARONDO, UDANA (K3), LIZARMENDI, LEGAZPI (Euskal Herria Plaza) - LUZERA : 42 KM
- DESNIBELA : 1.700m D+ / 1.870m D-
- IRTEERA ORDUA : ILARDUIA 6:40etan
- IBILBIDE MOTZA
ARANTZAZU, GOMISTEGI (K2), ALOŅA, JARONDO, UDANA (K3), LIZARMENDI, LEGAZPI (Euskal Herria Plaza) - LUZERA : 22 KM
- DESNIBELA : 830m D+ / 1.150m D-
- IRTEERA ORDUA : ARANTZAZU 9:30etan
IZEN-EMATEA
PREZIOA FEDERATUAK 12,00 euro (gabekoak 15 euro)AUTOBUSA 10,00 euro
ARAUTEGIA
- Fortuna Kirol Elkarteak ibilaldi honen antolaketarekin duen helburua kultur eta kirol zaletasuna zabaltzea da, izan ere, mendizaletasuna sustatzeaz gain, gure mendietako bazterrak eta bideak ezagutzera eman nahi ditu.
- 81. Mendi Ibilaldi hau 2023ko ekainaren 4an ospatuko da. Irteera, Ibilaldi Luzea, ILARDUIAN egingo da goizeko 6:40tan eta helmuga LEGAZPIN egongo da. Ibilaldi Motza (22 km) ARANTZAZUN hasiko da 9:30tan, eta 2. Kilometrotik aurrera ibilbide luzearekin bat egingo d
- Ibilbi Luzea 42 kilometro ingurukoa izango da eta 1.700 metroko desnibel positiboa du (Erdiak 830m). Leku hauetatik igaroko da: ILARDUIA, ALLARTE, OLTZA (1go kontrola), URBIA, GOMISTEGI (2. Kontrola), ALOŅA, JARONDO, UDANA (3. kontrola), LIZARMENDI eta LEGAZPI (Euskal Herria plaza).
- Banaka edo gehienez ere hiru kidek, adin nagusikoak, osatutako taldetan egingo da Ibilaldia eta kontrol guztietan erakutsi beharko da ibilaldiko txartela.
- Ibilaldiaren iraupena 10 ordu eta erdi ingurukoa da eta 5 ordu eta erdikoa ingurukoa, berriz, ibilaldi Motzarena. Ibilbidea burutzen duten parte-hartzaileek diploma jasoko dute helmugan, betiere txartela behar bezala beteta aurkezten badute eta ibilbidea egiteko 7 ordu baino gehiago eta 11 ordu baino gutxiago behar izan badituzte. Ordu horretan helmugako kontrola itxi egingo da. Ibilaldi Motzari dagokionez, gutxieneko denbora 4 ordu eta erdikoa da eta gehienez 18:00ak arte. 3. Kontrola, Udanan (34 km), 15:45tan itxiko da. Bertara beranduago iristen diren parte-hartzaile guztiak erretiratzera derrigortuta daude; jarraitu nahi izanez gero, antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik edukiko
- Izena emateko: www.cdfortunake.com webgunean. Prezioak hauek dira: 12 mendi federatuek eta 15 ez federatuek. Autobus-zerbitzua: 10 luzerako eta motzerako
- Ibilaldia mendiko ibilaldi bat dela kontuan hartuta, parte-hartzaileek horrek dakartzan arriskuak kontutan eduki beharko dituzte. Bestalde, Elkarte antolatzaileak ez du inolako erantzukizunik izango parte-hartzaileek izan ditzaketen istripu, galera, kalte edo lesioagatik, edo kontroletik kanpo iristeagatik, ez eta antolakuntzari zuzenean egotzi ezin zaion edozein gertakizunengatik ere.

|  | | | |
| |