| euskara | castellano | français |
2026
EUSKAL HERRIKO IRAUPEN LUZEKO IBILALDIEN ZIRKUITUA
                                    
| Zirkuitua | ...beste ibilaldi | Shebe Peña | Kontaktua |
| ibiltarien gunea | elkarteen gunea | administratzailearena |
 
AiBA Mendi Martxa 2026
2026ko Urriaren 31ean
BESAIDE Mendizale Elkartea
ARGIBIDEAK
  
 Ibilaldiaren hasiera : 31/10/2026 07:00    Ibilaldiaren bukaera : 31/10/2026 17:00
 Zenbakiak antolatzaileek banatuko dituzte
Aurrez izena emandakoak (zenbaki gabekoak) : 0   Izena emandakoak (zenbakia dutenak) : 0
LUZEA(37Km) : 0 MOTZA(16Km) : 0 TOTAL : 0
 Gehieneko parte-hartzaile kopurua : 500
















Ibilbide MOTZA: 16km eta 900m +

Ibilbide LUZEA: 37km eta 2200m +
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/aiba-2024-luzea-173839148

1. DATA eta LEKUA: Aramaio ibarrari bira Arrasatetik mendi martxa urriaren 31an ospatuko da, Arrasate herrian hasi eta amaituta. Irteera goizeko 7:00etan izango da Seber Altube plazan.
2. IBILBIDEA: proba Aramaio ibaiaren arroak osatzen duen azaleraren mugetatik iragaten da. Luzeak 37km (EMF-aren ILI Zirkuituaren barne) eta laburrak 16km luze dute eta igoera metatuak 2.200 eta 900 metrokoak dira.
3. PARTE-HARTZEA: 18 urtetik gorako mendizale guztiek dute proban parte hartzeko aukera. Adin txikikoek gurasoen baimenaz eta nagusi batek lagundurik egingo dute proba.
4. IZEN-EMATEAK: 500 parte-hartzaileko mugaz, ekainaren 1etik, urriak 16 arte. www.zirkuitua.com webgunean, ego egunean bertan irteera lekuan (parte-hartzaile kopurua bete ez bada).
5. PREZIOA: kuota 17€ da federatuentzat eta 20€ federatu gabekoentzat (aparteko asegurua kontratatzeko) aldez aurretik izena ematen dutenentzat eta 20€ eta 25€ egunean bertan izaena ematen dutenentzat. Aipatutako zenbatekoek zera bermatzen dute: proban hartzeko eskubidea, erantzukizun zibileko asegurua eta antolakuntzak parte-hartzaileendako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea.
6. OROIGARRIAK: mendi martxa bukatzean mendi materiala oparituko da, www.zirkuitua.com web gunean apuntatu eta proba amaitzen dutenentzat.
7. SEINALEZTAPENA: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko balizaje zintekin.
8. KONTROLAK: probaren luze-zabalean antolakuntzak hainbat kontrol-gune jarriko ditu eta berauetatik pasatzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira erregelamentuko igarotze-kontrolak.
9. HORNIDURA: Hainbat postu atonduko dira ibilbideen arabera. Postu hauetan jana eta freskagarriak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei.
10. IGAROTZE-DENBORAK: Parte-hartzaileek, gehienez ere, 11 ordu izango dituzte helmugara iristeko. Probaren amaiera adieraziko duten bi arduradun izango dira. Baztertuta edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen control gunean eman berhako du bere parte-hartze txartela eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.
11. BAZTERTZEAK: Antolakuntzako arduradunek parte-hartzaileak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan:
• Probako arauak hausten dituztenean
• Antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko parte-hartzaileekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean
• Zaborrak kontrol-gunetako ontzietatik kanpo botatzen direnean
12. SAILKAPENA: mendi martxa honen xedeari kasu eginez, ez da sailkapenik egongo. Parte hartzaileen artean SAILKATU DIRENAK eta SAILKATU EZ DIRENAK bereiztuko dira.
13. INGURUGIROA: Martxa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela, zaborrak kontrol-gunetako ontzietatik kanpora ez botatzeko eta naturarekiko errespetuz jokatzeko eskatuko zaie parte-hartzaile guztiei.
14. OSASUN-LAGUNTZA: Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.
15. SEGURTASUNA: Antolakuntzak, aurretik martxako batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, mendi martxa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.
16. LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Parte-hartzaileek betekizuna izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzeko eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri emateko.
17. ERANTZUKIZUNA: Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero edota zabarkeriaz jokatzen bada; eta baita parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienean ere. Parte hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
   
AiBA Mendi Martxa 2026 434 BISITA
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
PASEO DE ANOETA, Nº7 - OF. 1. 20014 Donostia-San Sebastián      www.emf.eus      email: martxas@emf-fvm.com
|  Legezko Oharra    |  Pribatutasun Politika    |  Cookien Politica    |  © zirkuitua.com